XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

baiezkoa eman zuen.

Hurrengo bost urteetan Downing Street-eko 11.a izan zen bere bizileku ofiziala, lehen ministroaren ondoan.

Aitak izandako kargu berean egoteak pozaren pozez utzi zuen aldi baterako.

Ogasun ministerioan eman zituen urteak bere karrera politikoko zoritxarrekoenak izan zirela iritzi diote askok.

Hartu zituen bi erabakirengatik gogoratzen dute gehienek kargu horretan eman zuen tartea: urre patroira itzultzea eta horren ondorengo greba orokorra.

Erresuma Batuak gerra hasi zenean utzi zion urre patroia erabiltzeari eta horregatik libra esterlinak ehuneko laurogeita hamarrera jaitsi zuen 1914an zeukan balioa.

Ministeriora heldu zenean, bai City izenaz ezagunagoa den britainiar gune ekonomiko nagusi eta boteretsuak, eta baita bere aholkulariek ere, gogor presionatu zuten urrera itzuliaz librari galdutako sinesgarritasuna eman ziezaion.

Politika horrek bazituen bere arriskuak.

Baina sinesgarritasunari eta prestigioari eman zitzaien lehentasuna, eta arriskatu beharra zegoela erabaki zuen Churchillek.

Libraren gainbalorazioak britainiar esportazioak garestitzen zituen eta, beraz, lehiakortasuna galtzen zen.